2012/06/20

Irakurketa Kluba


IRAKURKETA-KLUB BATEN PARTAIDE IZAN NAHI ZENUKE?
 

Liburuak gustatzen bazaizkizu, agian zure irakurketak beste persona batzurekin partekatzea ere gustatuko zaizu.
Irakurleen Txokoa era guztietako jendez osatutako lagun taldea da, liburuetaz hitz egin, iritziak trukatu eta literaturaz berba egiteko batzen dena.

Hasteko, klubak urritik maiatzera jardungo luke eta hilean liburu bat irakurtzea da hasierako proposamena. Irakurri ondoren, taldea dinamizatzaile batekin bilduko litzateke, gutxi gorabehera bi orduko solasaldia egiteko liburuari buruz.
 
Ideia gustatzen bazaizu liburutegira joan zaitezke inskripzio orria betetzera (behin-behinekoa). Ikusi nahi dugu ea irakurketa talde bat sortzeko intesa dagoen Trapagarango gure bazkideen artean. Hala balitz, uda pasatu eta gero martxan jartzeko aukera egongo litzateke.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Envíanos tus comentarios

Bidali zure iritziak