2012/06/11

E-reader bat maileguan


LIBURU ELEKTRONIKOEN IRAKURGAILU BAT MAILEGUAN

Trapagarango Udal Liburutegiak  maileguan eskaintzen die erabiltzaile guztiei liburu elektronikoen irakurgailu bat.

Irakurgailuak edo e-readerak liburu elektronikoen edukia erreproduzitzen duten gailuak dira eta paperezko liburuak bezalako irakurtze kalitatea daukate tinta elektronikoaren teknologiari esker. Beraz, irakurtzeko eta informazioa jasotzeko beste modu bat da eta liburutegian mailegatuta bilatzen den helburua da material mota hauekin lehen harremana erraztea  liburu elektronikoa beste era batera eskuratu ezin duten irakurleei.

Liburutegiak eskaintzen duen eredua Papyre 6.2 da eta harekin irakurraldi luzeak egin daitezke ikusmena nekatu gabe. Gailu txikia eta arina da,  teklatu birtualduna, erabiltzeko erraza, hizkien tamaina handitzea ahalbideratzen du eta zenbait eguneko autonomia dauka. Wifi-rekin konektagarria da eta formato desberdinak irakurtzen ditu:   pdf, epub, txt, …
Soinua ere erreproduzitzen du eta, hortaz, audioliburuak ere erreproduzitu ditzake.

Papyre 6.2k eskaintzen duen jatorrizko liburu-bildumari liburutegiak euskarazko (euskal literaturaren klasikoak eta literatura unibertsala euskaraz), ingelesezko eta frantzesezko liburuak erantsi dizkio. Horiek guztiak egile-eskubiderik gabeko obrak dira .

LIBURU ELEKTRONIKO IRAKURGAILUAREN MAILEGUAREN ARAUAK

Erabiltzaileak liburu elektronikoen irakurgailua mailegu-mahaian eskatu ahal izango du. Ezinbestekoa izango da:
  • Euskadiko Liburutegi Publikoen Sarearen bazkide txartela (helduen txartela)
  • NAN izatea
  • Erabilera-baldintzak onartzen diren dokumentua aurkeztea, behar bezala beteta eta sinatuta.

ERABILERA BALDINTZAK

  • Mailegua 15 egun berriztagarriak diren aldi baterako egingo da. Mailegu mahaian itzuliko da. Erreserbak egin daitezke.
  • Aparailu elektronikoa egileen eskubideen libreko bilduma batekin dator. Erabiltzaileak ezin du aldatu aparailu programaren konfigurazioa.
  • Erabiltzailea izango da gailu eta bere osagarri guztien arduraduna maileguan dagoen bitartean, eta eraman zuen egoera berean itzuli egin behar izango du. Erabiltzailea irakurgailuaren funtzionamenduan akatsen bat somatuz gero, berehala ohartarazi egingo die liburutegiko langileei.

 ZIGORTZEKO ARRAZOIAK HAUEXEK IZANGO DIRA:

  • Irakurgailua eta bere osagarriak berandu itzultzea. Atzerapen egun bakoitzeko mailegu zerbitzuan horrenbesteko egunekin zigortua izango da.
  • Ez itzultzea irakurgailua eta/edo osagarriak. Kasu honetan irakurgailua eta bere osagarriak egoera onean ekarri behar izango ditu edo lapurretaren kasuan material berrezarri behar izango du.
  • Kalteak sortzea erabilera okerraren ondorioz. Beharrezkoa izango da material leheneratu maileguan jaso zuen egoera berean.
  • Gailuan konfigurazio aldaketak egitea. Gailu hauen mailegatzeko ezgaitasuna dakar honek.

Liburutegiak eskubidea izango du behar diren neurriak hartzeko, Arautegi hau bete ezean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Envíanos tus comentarios

Bidali zure iritziak