2020/10/26

Ikasgela

Liburutegiko ohiko zerbitzurik gehienak lehengoratuko dira, baina egoera berrira moldatuta, hortaz, HONAKO SEGURTASUN NEURRI HAUEK BETE BEHARKO DIRA: 

Ez etorri liburutegira Covid-19aren sintomekin (37ºtik gorako sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna, eztula, eztarriko mina,…) 

6 urtetik gorako erabiltzaileek DERRIGORREZ ERABILI BEHAR DUTE MASKARA, SUDURRA ETA AHOA ESTALIZ. Instalazioetan dauden artean une oro erabili beharko dute maskara, pertsonen artean 1,5 metroko tartea badago ere. 

Derrigorrezkoa da, halaber, GEL HIDROALKOHOLIKOA erabiltzea liburutegira SARTZEAN.

Baimendutako edukierak ez gainditzeko, edozein zerbitzutara SARTU BAINO LEHEN, INFORMAZIOKO MAHAIAN GALDETU behar da eta baimena itxaron beharko da. 

Mailegu aldia amaitzean itzultzen diren LIBURUAK kutxa batean utziko dira, non astebeteko BERROGEIALDIAN EGONGO baitira sistemara bueltatu baino lehen, berriro jartzeko eskuragarri. ON-LINE KATALOGOA ERABILTZEAN ERRORE-MEZUAK AGER DAITEZKE, maileguak berriztatu edo eskatzean, horregatik gomendatzen dizuegu liburutegiarekin jartzeko harremanetan arazoa konpontze aldera. 

Liburutegira sartzen diren PERTSONEN ARTEKO SEGURTASUN TARTEA GORDETZEKO asmoz, ERABILTZEKO GAITUTA DAUDEN IRAKURKETA-POSTUAK ETA ORDENAGAILUAK BAINO EZIN IZANGO DIRA ERABILI, hortaz, mahaiak ezin izango dira mugitu edo aulkiak elkartu. Jendea dabilen guneetan eta liburuen eta DVD-en apalategietan erabiltzaileak eurek izango dira pertsonen arteko tartea gordetzeko arduradunak, ekindin egingo dutelarik 1,5 metroko tartea baino gutxiagokoan topo egitea. Helduen guneko gehienezko edukiera 22 pertsonakoa da, horietatik 19 irakurketa postuetan eta hemerotekan egoteko, 1 ordenagailua erabiltzeko, 1 apalategien gunetik ibiltzeko eta 1 mostradorean arreta jasotzeko. 

GAZTEEN ARETOAri dagokionean, SEINALEZTATURITAKO IRAKURKETA-POSTUAK ETA ORDENAGAILUAK erabili ahal izango dira. Areto horren gehienezko edukiera 6 pertsonakoa da, honela banatuko direlarik: 4 irakurketa-postuetan, 1 ordenagailua erabiltzen eta 1 apalategietatik ibiltzen. 

UMEEN ARETOA-HAURTXOTEKA LIBURUEN MAILEGURAKO BAINO EZ da erabiliko. Umeek heldu batekin sartuko dira aretora. Areto honen gehienezko edukiera 3 pertsonakoa da. 

Ezin denez bermatu  postu bakoitza erabili baino lehen garbitu egingo dela, desinfektatzeko materiala dago bere irakurketa-postua edo ordenagailua erabili baino lehenago garbitu nahi duten erabiltzaileen esku, 

Eskaner zerbitzua, oraingoz, ez da eskainiko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Envíanos tus comentarios

Bidali zure iritziak