2020/05/29

LIBURUTEGIA BERRIRO IREKIKO DA EKAINAREN 1EAN.


LIBURUTEGIA BERRIRO IREKIKO DA EKAINAREN 1EAN.
ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara. 
MAILEGUAK ETA ITZULKETAK BAINO EZ DIRA EGINGO


Liburutegia toki segurua da.

Lokala garbitu eta desinfektatu egin da eta apaletako liburuak ez ditu inork ukitu konfinamenduan zehar.

Horregatik laguntza eskatzen dizugu hala izaten jarrai dezan. 

Liburutegia irekiko dugu, baina oraingoz eta  Osasun-agintaritzaren gomendioei  jarraituz



Bakarrik etorri beharko duzu (mendeko pertsonak izan ezik). 14 urtetik beherakoek senideren batekin etorri beharko dute. 









Zatozenean, maskara erabili beharko duzu, 2 metroko segurtasun tartea gorde beste pertsonekiko eta sartu baino lehen, eskuak garbitu gel hidroalkoholikoarekin. 

Maileguak eta itzulketak baino ez dira egingo 

Itzulketak : kutxa bat aurkituko duzu mostradorean eta hantxe jarri beharko dituzu itzuliko dituzun agiriak. Hantxe egongo da, berrogeialdian, 14 egunez, desinfekzioa bermatzeko.  

Maileguak: ez dago baimenduta funtsen apaletara joatea, beraz, ALDEZ AURRETIK ESKATU beharko dituzu eraman nahi dituzun liburuak.  

Zure eskaerak 
Telefonoz: 944863420
Whatsappez 679 002298
E-mailez: info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org
edo zuzenean, liburutegiaren katalogora joaz egin ditzakezu


Nola aukeratu eta eskatu maileguan hartu nahi dituzun liburuak, CD-ak edo DVD-ak: 
  • Liburutegiaren nobedadeak
Liburutegiaren nobedadeen orria begiratu dezakezu (http://berriena-trapagaran.blogspot.com/), hilero eguneratzen baita liburuen azalekin eta argudioen laburpenekin.  Nahi dituzunak hautatu eta gero , bidal iezaguzu  whatsapp bat edo  email  bat edo telefonoz dei iezaguzu. Guk eskuragarri dagoen egiaztatuko dugu eta abisatu egingo dizugu bila etor zaitezen.  


  • Sareko liburutegien katalogoa begiratu dezakezu Interneten, 
https://www.liburubila.euskadi.eus/   Trapagaran aukeratuz menu zabalgarrian, bai PC batetik zein mugikor batetik eta zuzenean egin hautatzen duzun agiriaren eskaera. 


  • Katalogoa erabiltzeko gidak
Inoiz ez baduzu katalogoa erabili,  gida bisual txiki bat prestatu dugu PCrako eta mugikorrerako bertsioekin, jarraitu behar dituzun urrats guztiekin. Liburutegian har dezakezu edo gure webgunetik deskargatu. 
      Gida | Mugikorra  Euskeraz             
              
               Gida | PC Euskera

  • eLiburutegia


Bilatzen ari zarena liburu elektronikoak edo on-line zinema bada,  eLiburutegia (http://www.eliburutegia.euskadi.eus/) erabiltzen  jarrai dezakezu.


Ordenagailu publikoak

Oraingoz ordenagailuak ezin dira erabili, baina apunteak inprimatu behar badituzu, liburutegiak inprimaketa-zerbitzua emango dizu, aldez aurreko eskaera eginez gero.

Horretarako, pandemia baino lehen gertatzen zen bezala, liburutegiko bazkide izan beharko zara, ordenagailu publikoak erabiltzeko kudeaketa programan erregistratuta egon eta saldo nahikoa eduki inprimatu nahi duzun orri kopuruarentzat. Segurtasun arrazoiengatik, ez da kanbiorik itzuliko.  Diferentzia erabiltzailearen kontuan metatuko da.  

Inprimatu nahi duzun fitxategia emailez bidali beharko diguzu. DIN-A4 formatua baino ez da onartzen eta kontrakoa ez badiguzu adierazten orriko bi aldeetatik inprimatuko da.

2020/05/12

Aviso - Oharra

 Según el decreto 8/2020 publicado en el BOPV el lunes 10 de mayo, las bibliotecas deben permanecer cerradas. Estamos trabajando para poder volver de forma segura para todos y todas y, en cuanto sea posible, os informaremos de la fecha de apertura  y de los servicios que se puedan ofrecer a partir de ese momento.

Maiatzaren 10ean EHAAn argitaratu zen 8/2020 Dekretuaren arabera, liburutegiek itxita egon behar dute. Lanean ari gara guztiontzat modu seguruan itzuli ahal izateko, eta, ahal den neurrian, irekiera-dataren eta une horretatik aurrera eman daitezkeen zerbitzuen berri emango dizuegu.

2020/04/27

Ganadores del sorteo - Zozketaren irabazleak

Ya tenemos ganadores del sorteo del Día del Libro – Badakigu zeintzuk diren Liburuaren Eguneko zozketaren irabazleak:

Infantil / Haurrak: 
Alaia B.S. 
Unai L.G. 
Unax A.H. 

Adult@s / Helduak: 
Nieves A.G. 
Dolores T.V. 
Adrián H.C. 

Muchas gracias a todos y todas por participar. Os haremos llegar los libros lo antes posible – Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. Liburuak lehenbailehen helaraziko dizkizuegu 




2020/04/23

Día del Libro - Liburuaren Eguna

Regalo a los niños que aprenden a leer - Irakurtzen ikasten duten umeentzako oparia 

Todos los años, con motivo de la celebración del  Día Internacional del Libro, el Área de Cultura del Ayuntamiento  y la Biblioteca Municipal de Trapagaran felicitan a las niñas y los niños que durante  el curso aprenden a leer regalándoles dos libros.

Normalmente, acuden a recogerlos en persona pero este año,  debido a la situación provocada por el COVID-19,  resulta imposible así que, desde el Área de Cultura hemos decidido que, para que ningún niño ni niña se quede sin su regalo,  los cuentos se enviarán a su domicilio.

De esta forma, además de felicitarles por aprender a leer, les felicitamos y estamos muy orgullosas y orgullosos por el ejemplo que nos estáis dando en la situación que estamos pasando, así que nuestras más sinceras felicitaciones. Aurrera Txapeldunak!!! Sois los verdaderos héroes.

Esperamos que los libros ayuden a las pequeñas y pequeños lectores a pasar mejor estos días en casa.


Urtero, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Trapagarango Kultura Sailak Udal Liburutegiak elkarlanean, zorionak ematen dizkiete ikasturtean zehar irakurtzen ikasten duten umeei eta pare bat liburu oparitzen dizkiete.

Normalean, liburutegira etortzen dira liburu horien bila, baina aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ezinezkoa da hala egitea, eta hori dela eta Kultura Sailak erabaki du ipuinak etxeerara bidaltzea, ume bakar bat ere ez dadin geratu oparirik gabe.   

Horrela bada, irakurtzen ikasteagatik zorionak emateaz gain, esan behar diegu oso harro gaudela haietaz eta exenplua ematen ari zaizkigula bizi dugun egoera honetan. Beraz, zorionak eta aurrera txapeldunak!!! Benetako heroiak zarete! 

Liburuak irakurle txikiei egun hauek etxean hobeto igarotzeko balioko dietelakoan gaude.

2020/04/16

Día del Libro - Sorteo


Se acerca el Día del Libro y como todos los años, también este SORTEAMOS LIBROS entre los y las lectoras de la biblioteca de Trapagaran. Esta vez, las papeletas del sorteo se convierten en mensajes de Whatsap  o email y tanto los adult@s como los menores podéis participar de distintas formas: 



Personas adultas a partir de 14 años: 

  • Enviando un whatsapp  o un email con el TEXTO: Quiero participar en el sorteo o 
  • Enviando por whatsapp o email UNA FOTO en la que aparezca algún libro: la cubierta del libro que estás leyendo ahora, una página de texto en la que te has quedado, ese rincón cerca de la estantería donde te gusta leer, el marcapáginas que compraste de recuerdo en tus últimas vacaciones,… lo que quieras siempre que el tema de la foto sean los libros. 

  • WhatsApp: 679 002 298                                                                                          Email: info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org

¿Cómo pueden participar los y las niñas? (0-13 años) 



  • Envíanos un whatsapp o un email con el TEXTO: [NOMBRE DEL NIÑO O NIÑA] quiere participar en el sorteo. Por ejemplo: ANE quiere participar en el sorteo. 
  • Envíanos por whatsapp o email UNA FOTO en las que aparezca el o la menor con algún cuento, o una leyendo en familia, o un dibujo en el que aparezcan libros o personajes de cuentos,… lo que queráis, siempre que el tema de la fotos sean los libros como en el caso de las personas adultas. 

          WhatsApp: 679 002 298                                                                                                               Email: info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org

Podéis enviar todas las fotos que queráis, eso sí, en distintos mensajes. De esta forma tendréis más posibilidades de ganar el premio. 

Es necesario ser socio o socia de la biblioteca municipal para poder participar. Si todavía no lo eres, ponte en contacto con la biblioteca y podremos darte de alta. 

AVISO: No es necesario que aparezcan las caras en las fotos ya que al participar aceptas que publiquemos las fotos en las redes sociales de la biblioteca, donde aparecerán con los hashtag #trapagaranirakurle #trapagaranlee #liburuareneguna #diadellibro

Liburuaren Eguna - Zozketa


Liburuaen Eguna hurbiltzen ari da eta urtero bezala, aurten ere LIBURUAK ZOZKETATUKO ditugu Trapagarango liburutegiko irakurleen artean. Oraingoan, zozketa-txartelak email edo Whatsap mezuak izango dira, eta helduek zein adingabeek bi modutara parte ahal izango dute:
Helduak, 14 urtetik gorakoak :


  • Whatsapp edo email bat bidaliz TESTU honekin: Zozketan parte hartu nahi dut 
  • ARGAZKI bat bidaliz whatsapp edo emailez, zeinean libururen bat agertzen den: une honetan irakurtzen ari zaren liburuaren azala, gelditu zaren orrialdearen testua, irakurtzeko gogoko duzun apalategiaren ondoko txoko hori, zure azken oporretan oroigarri gisa erosi zenuen orri-markatzailea… edo nahi duzun edozer, beti ere argazkiaren gaia liburuak badira.   WhatsApp: 679 002 298                                                                                         Email: info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org
Nola har dezakete parte umeek? (0-13 urte) 

  • Whatsapp edo email bat bidali behar duzue TESTU honekin: [UMEAREN IZENA]-k zozketan parte hartu nahi du. Adibidez: ANEk zozketan parte hartu nahi du. 
  • ARGAZKI bat bidali non umea agertzen den ipuinen batekin, edo familiarekin irakurtzen edo marrazki bat non liburuak edo ipuinetako pertsonaiak islatzen diren… nahi duzuena, beti ere argazkien gaia liburuak baldin badira, helduen kasuan bezala.
    WhatsApp: 679 002 298                                                                                                Email: info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org
Nahi duzuen beste argazki bidal dezakezue, baina mezu desberdinetan. Horrela saria irabazteko aukera gehiago izango duzue.

Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da udal liburutegiko bazkide izatea. Oraindik ez baldin bazara, jar zaitez liburutegiarekin harremanetan eta altan emango zaitugu.

OHARRA: Ez da beharrezkoa aurpegiak agertzea argazkietan, zeren parte hartzean onartu egiten duzu argazkiak argitaratzea liburutegiaren sare sozialetan. Traol honekin agertuko dira: #trapagaranirakurle #trapagaranlee #liburuareneguna #diadellibro

2020/04/08

Crear listas de libros - Liburuen zerrendak sortu

Anímate a crear listas con tus libros, etiquétalos, añade anotaciones, muévelos de una lista a otra,... 

Muchas veces nos preguntáis en la biblioteca si podemos saber los libros que habéis leído. Y no, no podemos. Por eso hemos preparado este vídeo para que podías hacerlo vosotr@ mism@s. 

Anima zaitez zure liburuekin zerrendak sortzera, etiketak jarri, oharrak gehitu, zerrenda batetik bestera  mugitu,...

Askotan galtzen diguzue liburutegian  irakurri dituzuen liburuak jakin dazakegun. Baina ez, ezin dugu. Horregatik  prestatu dugu bideo hau, zeuek egin ahal izateko.