2020/04/16

Liburuaren Eguna - Zozketa


Liburuaen Eguna hurbiltzen ari da eta urtero bezala, aurten ere LIBURUAK ZOZKETATUKO ditugu Trapagarango liburutegiko irakurleen artean. Oraingoan, zozketa-txartelak email edo Whatsap mezuak izango dira, eta helduek zein adingabeek bi modutara parte ahal izango dute:
Helduak, 14 urtetik gorakoak :


  • Whatsapp edo email bat bidaliz TESTU honekin: Zozketan parte hartu nahi dut 
  • ARGAZKI bat bidaliz whatsapp edo emailez, zeinean libururen bat agertzen den: une honetan irakurtzen ari zaren liburuaren azala, gelditu zaren orrialdearen testua, irakurtzeko gogoko duzun apalategiaren ondoko txoko hori, zure azken oporretan oroigarri gisa erosi zenuen orri-markatzailea… edo nahi duzun edozer, beti ere argazkiaren gaia liburuak badira.   WhatsApp: 679 002 298                                                                                         Email: info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org
Nola har dezakete parte umeek? (0-13 urte) 

  • Whatsapp edo email bat bidali behar duzue TESTU honekin: [UMEAREN IZENA]-k zozketan parte hartu nahi du. Adibidez: ANEk zozketan parte hartu nahi du. 
  • ARGAZKI bat bidali non umea agertzen den ipuinen batekin, edo familiarekin irakurtzen edo marrazki bat non liburuak edo ipuinetako pertsonaiak islatzen diren… nahi duzuena, beti ere argazkien gaia liburuak baldin badira, helduen kasuan bezala.
    WhatsApp: 679 002 298                                                                                                Email: info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org
Nahi duzuen beste argazki bidal dezakezue, baina mezu desberdinetan. Horrela saria irabazteko aukera gehiago izango duzue.

Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da udal liburutegiko bazkide izatea. Oraindik ez baldin bazara, jar zaitez liburutegiarekin harremanetan eta altan emango zaitugu.

OHARRA: Ez da beharrezkoa aurpegiak agertzea argazkietan, zeren parte hartzean onartu egiten duzu argazkiak argitaratzea liburutegiaren sare sozialetan. Traol honekin agertuko dira: #trapagaranirakurle #trapagaranlee #liburuareneguna #diadellibro

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Envíanos tus comentarios

Bidali zure iritziak