2022/07/28

Umeen Irakurketa Kluba

Ba al dakizu ikasturte honetan umeen irakurketa kluba bueltatuko dela? 

Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeentzat da; aitarekin, amarekin edo arduradun batekin etortzeko. 

Umeen irakurketa klubaren bidez gurasoei tresnak eman nahi dizkiegu seme-alabek irakurtzen ikasten duten garai honetarako, batez ere, elkarrekin deskubritu dezaten umeen literaturaren mundua. 

Irakurtzea funtsezkoa da umeen ikaste-prozesuan, baina garrantzitsua da, baita ere, haien garapen emozionalerako. Batzuetan, irakurtzea nekosoa da eta hori normala da; irakurtzeko ahaleginak sor lezakeen frustazioa kudeatzen ikasi behar da. 

Izena emateko epea irailean zabalduko da, baina informazioa eska dezakezu dagoeneko liburutegian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Envíanos tus comentarios

Bidali zure iritziak