2018/04/10

Apirila, liburuaren hilabeta


Liburuaren eguna ospatzeko hainbat jarduera Trapagaranen

Liburutegian ipuinak oparituko dizkiegu aurten irakurtzen ikasten hasi diren umeei. 

Liburutegitik bidalitako gutunetako bat etxean jasotzen duten herriko umeak  liburutegira joan daitezke  euren opariaren bila.

Apirilean zehar, liburuak hartzeko mailegu zerbitzua erabiltzen duten heldu guztien artean liburuak zozketatuko ditugu


Inprimaki bat bete behar duzu zure datuekin eta mahai gainean ikusiko duzun kutxan sartu baino ez duzu egin behar. Egun hauetan liburuak hartzen dituzun guztietan har dezakezu parte fitxa bat betez.

Aurten, umeek eta gazteek ere parte har dezakete  zozketan! 

Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna
Umeentzako jarduerak Lauaxeta enparantzan: 
  • Senti zaitez arkeologo ehortzitako liburu zatiak aurkituz,
  • har ezazu parte horma-irudi erraldoia 
  • ipuin-kontalaria,
  • literatura tailerra, orri-markatzaileak,...
Gehiago:

Apirilak 12:  Haur Irakurketa Klubaren bilera 
Non: Haur Liburutegian, 18:30 H.

Apririlak 17 eta 20: Helduen irakurketa klubaren bilerak "El hombre que amaba a los niños" liburua komentatzeko
Non: Olaso Jauregia

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Envíanos tus comentarios

Bidali zure iritziak