2011/02/08

Irakurketa tailerra

Dagoeneko zabalik dago “Bideonarrazioa” irakurketa-tailerrean izena emateko epea. Udal Liburutegiko umeen gelan martxoko ostiraletan izango dugun tailerra da.



Ipuinetako gertakariak kontatzean datza baina modu desberdinean. Hitzez egin beharrean dramatizazioa eta ikus-entzunezko teknikak erabiliko ditugu. Horretarako ipuin bat aukeratu eta irakurriko dugu, gero rolak banatuko ditugu denon artean, “atrezzoa” prestatuko dugu, hondoa... eta grabatu egingo dugu.


Horrela, ipuinaren bertsio berri bat egingo dugu “mini-filme” batean, eta kopia bana emango zaie parte hartzaile guztiei.


Tailerra doakoa da eta 6 urtetik 12ra bitarteko umeentzat da. Martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean egingo da, 17:30 etik 18:30era, gutxi gorabehera.


Liburutegian eman beharko da izena parte hartu ahal izateko. Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 21:00era.


Plaza-kopurua mugatua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Envíanos tus comentarios

Bidali zure iritziak