2023/08/25

Umeen Irakurketa Klubak

Liburutegian badakigu irakurtzea dibertigarria dela, baina gero eta zailagoa dela haurrak liburuetara hurbiltzea.

Pantailaz inguratuta gaude, eta badirudi irakurtzeko modua aldatzen ari dela: jarduera lasaia eta lasaigarria zena irakurketa azkar eta zatikatua izatera igaro da, testu batetik bestera inolako jarraipenik gabe pasatuz, eta, beraz, arreta eta testuen ulermena galtzen dira.

Irakurtzea garrantzitsua da gure bizitzan, informazioa eskuratzeko, erlaxatzeko eta gure irudimena erabiltzeko aukera ematen digu, emozio desberdinak pizten dizkigu eta leku fantastikoetara garamatza. Gainera, askeago izateko aukera ematen digu, irakurtzen duten pertsonak informatuago egon daitezkeelako eta ez direlako hain manipulagarriak.

Baina irakurtzen gozatzeko funtsezkoa da irakurmena ona izatea, eta, batzuetan irakurtzen hastea kosta egiten den arren, irakurtzea eta liburuez gozatzea da irakurketaren alderdi dibertigarria ezagutzeko modua.

Irakurketa-klub bateko kide izatea ideia ona izan daiteke txikienentzat. Irakurle onak badira, gozatu egingo dute irakurtzen dituzten istorioak haiek bezalako haurrekin partekatuz. Eta irakurtzea kostatzen bazaie, klubaren dinamika osatzen duten liburuekin lotutako jarduerek eta jokoek irakurtzera bultzatuko dituzte, taldean eta modu dibertigarrian hurbilduko baitira bertara.

Irailean hasten da udal liburutegiko haur irakurketarako klubetan izena emateko epea eta, haurren adinaren arabera, bi aukera daude parte hartzeko: lehen irakurleentzako kluba, ikasturte honetan jarraitzen duena, eta, berrikuntza gisa, bigarren talde bat irakurtzen dakitenentzat.

UMEEN IRAKURKETA KLUBA 1

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ETA 2. MAILAKO UMEENTZAT

UMEEN IRAKURKETA KLUBA 2

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ETA 4. MAILAKO UMEENTZAT

DOAN

Izena emateko epea: irailaren 1etik 15era a

+ Info: 

Tfno: 944863420      WhatsApp: 679002298


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Envíanos tus comentarios

Bidali zure iritziak