2012/02/07

2011ko aldizkariak

Udal Liburutegian, 2011ko aldizkariak kentzen hasiko gara laster. Ale horietakoren bat jaso nahi baduzu,  Liburutegian eska dezakezu. Horretarako, jarraian azaltzen diren baldintzak kontutan hartu beharko dituzu:

1.- Eskabideak aurkezteko epea: otsailaren 20tik 24ra bitartean.
Ordutegia: 9:00 – 14:00 eta 15:30 – 21:00

2.- Aldizkariak, eskatzen diren ordenaren arabera emango dira, sorteorik gabe.

3.- Titulo edo urte bakarra eska daiteke baina beste batzu erreserbatzeko aukera ere badago. Erreserbatutako aleak, inork ez baditu eskatzen edo eskatuta egon arren inork ez baditu jasotzen, eskuratzeko posibilitatea dago. Liburutegira joaten den pertsonak baino ezin du eskaera egin. Ezin da beste persona baten izenean eskaerarik edo erreserbarik egin.

4.- Aldizkari bat jasotzeko eskabidea, liburutegiak dauzkan aldizkari horren ale guztientzako da. Ezin dira aleak banaka eskatu. Baliteke bilduma batzuk osorik ez egotea.

5.- Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, otsailaren 24a izango da aldizdariak jasotzeko azken eguna. Egun horretarako jaso ez duenak eskubidea galduko du.

Aldizkarien zerrenda:
ARGIA
AUTOFÁCIL
AVENTURA DE LA HISTORIA
BERTSOLARI
CICLISMO A FONDO
ELHUYAR
ELLE + ELLE DECO
ENTRE ESTUDIANTES
EUSKAL HERRIA
FINANZAS & INVERSIÓN
FOTOGRAMAS
GAZTETXULO
GEO
HIKA
HOBBY CONSOLAS
INTEGRAL
INVESTIGACIÓN YCIENCIA
EL JUEVES
EL KARMA
LEER
EL MUEBLE
MUY INTERESANTE
NATIONAL GEOGRAPHIC
NATURA
NBA
PC WORLD
PSYCHOLOGIES
QUÉ LEER
REVISTA ESPAÑOLA DE LA DEFENSA
ROLLING STONES
RUTAS DEL MUNDO
SER PADRES
SPEAK UP
ZER