LIBURUTEGIA BERRIRO IREKIKO DA EKAINAREN 1EAN.
ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara.
MAILEGUAK ETA ITZULKETAK BAINO EZ DIRA EGINGO
Liburutegia toki segurua da.
Lokala garbitu eta desinfektatu egin da eta apaletako liburuak ez ditu
inork ukitu konfinamenduan zehar.
Horregatik laguntza eskatzen dizugu hala izaten jarrai dezan.
Liburutegia irekiko dugu, baina oraingoz eta Osasun-agintaritzaren gomendioei jarraituz
Bakarrik etorri beharko duzu (mendeko pertsonak izan ezik). 14 urtetik beherakoek senideren batekin etorri beharko dute.
Zatozenean, maskara erabili beharko duzu, 2 metroko segurtasun tartea gorde beste pertsonekiko eta sartu baino lehen, eskuak garbitu gel hidroalkoholikoarekin.
Maileguak eta itzulketak baino ez dira egingo
Itzulketak : kutxa bat aurkituko duzu mostradorean eta hantxe jarri beharko dituzu itzuliko dituzun agiriak. Hantxe egongo da, berrogeialdian, 14 egunez, desinfekzioa bermatzeko.
Maileguak: ez dago baimenduta funtsen apaletara joatea, beraz, ALDEZ AURRETIK ESKATU beharko dituzu eraman nahi dituzun liburuak.
Zure eskaerak
Telefonoz: 944863420
Whatsappez 679 002298
E-mailez: info-liburutegia.trapagaran@bizkaia.org
edo zuzenean, liburutegiaren katalogora joaz egin ditzakezu
Nola aukeratu eta eskatu maileguan hartu nahi dituzun liburuak, CD-ak edo DVD-ak:
- Liburutegiaren nobedadeak

- Sareko liburutegien katalogoa begiratu dezakezu Interneten,
https://www.liburubila.euskadi.eus/ Trapagaran aukeratuz menu zabalgarrian, bai PC batetik zein mugikor batetik eta zuzenean egin hautatzen duzun agiriaren eskaera.
- Katalogoa erabiltzeko gidak
Inoiz ez baduzu katalogoa erabili, gida bisual txiki bat prestatu dugu PCrako eta mugikorrerako bertsioekin, jarraitu behar dituzun urrats guztiekin. Liburutegian har dezakezu edo gure webgunetik deskargatu.
Gida | Mugikorra Euskeraz | Gida | PC Euskera |
- eLiburutegia
Bilatzen ari zarena liburu elektronikoak edo on-line zinema bada, eLiburutegia (http://www.eliburutegia.euskadi.eus/) erabiltzen jarrai dezakezu.
Ordenagailu publikoak
Oraingoz ordenagailuak ezin dira erabili, baina apunteak inprimatu behar badituzu, liburutegiak inprimaketa-zerbitzua emango dizu, aldez aurreko eskaera eginez gero.
Horretarako, pandemia baino lehen gertatzen zen bezala, liburutegiko bazkide izan beharko zara, ordenagailu publikoak erabiltzeko kudeaketa programan erregistratuta egon eta saldo nahikoa eduki inprimatu nahi duzun orri kopuruarentzat. Segurtasun arrazoiengatik, ez da kanbiorik itzuliko. Diferentzia erabiltzailearen kontuan metatuko da.
Inprimatu nahi duzun fitxategia emailez bidali beharko diguzu. DIN-A4 formatua baino ez da onartzen eta kontrakoa ez badiguzu adierazten orriko bi aldeetatik inprimatuko da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Envíanos tus comentarios
Bidali zure iritziak