2023/12/28

UMEEN IRAKURKETA KLUBA (8-10 URTE)


Liburutegian badakigu irakurtzea dibertigarria dela, baina gero eta zailagoa dela haurrak liburuetara hurbiltzea; horregatik, irakurmenaren indizeak gero eta kezkagarriagoak dira.

Horiek hobetzeko modu bakarra txikiengan irakurtzeko ohitura sustatzea da, eta, horretarako, irakurketa-klub bateko kide izatea ideia ona izan daiteke.
Irakurle onak badira, gozatu egingo dute irakurtzen dituzten istorioak haiek bezalako haurrekin partekatuz.

Eta irakurtzea kostatzen bazaie, klubaren dinamika osatzen duten liburuekin lotutako jarduerek eta jokoek irakurtzera bultzatuko dituzte, taldean eta modu dibertigarrian hurbilduko baitira istorioetara.

Bilerak hilean behin izaten dira, asteazken batean, 18:00etatik 19:30era, eta haurrek hilabete oso bat izaten dute hurrengo saioan hizpide izango duten liburua irakurtzeko. Egun horretan, dinamizatzailea arduratzen da ondo pasatzeaz: jolasak, marrazkiak, erronkak... prestatzen ditu.

Urtarrilean hasten da izena emateko epea.

HAURREN IRAKURKETA KLUBA 2

8 eta 10 URTE BITARTEKO HAURRENTZAT

DOAKOA (liburutegia arduratzen da liburuak lortzeaz)

Plaza mugatuak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Envíanos tus comentarios

Bidali zure iritziak