2012/06/11

E-reader bat maileguan


LIBURU ELEKTRONIKOEN IRAKURGAILU BAT MAILEGUAN

Trapagarango Udal Liburutegiak  maileguan eskaintzen die erabiltzaile guztiei liburu elektronikoen irakurgailu bat.

Irakurgailuak edo e-readerak liburu elektronikoen edukia erreproduzitzen duten gailuak dira eta paperezko liburuak bezalako irakurtze kalitatea daukate tinta elektronikoaren teknologiari esker. Beraz, irakurtzeko eta informazioa jasotzeko beste modu bat da eta liburutegian mailegatuta bilatzen den helburua da material mota hauekin lehen harremana erraztea  liburu elektronikoa beste era batera eskuratu ezin duten irakurleei.

Liburutegiak eskaintzen duen eredua Papyre 6.2 da eta harekin irakurraldi luzeak egin daitezke ikusmena nekatu gabe. Gailu txikia eta arina da,  teklatu birtualduna, erabiltzeko erraza, hizkien tamaina handitzea ahalbideratzen du eta zenbait eguneko autonomia dauka. Wifi-rekin konektagarria da eta formato desberdinak irakurtzen ditu:   pdf, epub, txt, …
Soinua ere erreproduzitzen du eta, hortaz, audioliburuak ere erreproduzitu ditzake.

Papyre 6.2k eskaintzen duen jatorrizko liburu-bildumari liburutegiak euskarazko (euskal literaturaren klasikoak eta literatura unibertsala euskaraz), ingelesezko eta frantzesezko liburuak erantsi dizkio. Horiek guztiak egile-eskubiderik gabeko obrak dira .

LIBURU ELEKTRONIKO IRAKURGAILUAREN MAILEGUAREN ARAUAK

Erabiltzaileak liburu elektronikoen irakurgailua mailegu-mahaian eskatu ahal izango du. Ezinbestekoa izango da:
  • Euskadiko Liburutegi Publikoen Sarearen bazkide txartela (helduen txartela)
  • NAN izatea
  • Erabilera-baldintzak onartzen diren dokumentua aurkeztea, behar bezala beteta eta sinatuta.

ERABILERA BALDINTZAK

  • Mailegua 15 egun berriztagarriak diren aldi baterako egingo da. Mailegu mahaian itzuliko da. Erreserbak egin daitezke.
  • Aparailu elektronikoa egileen eskubideen libreko bilduma batekin dator. Erabiltzaileak ezin du aldatu aparailu programaren konfigurazioa.
  • Erabiltzailea izango da gailu eta bere osagarri guztien arduraduna maileguan dagoen bitartean, eta eraman zuen egoera berean itzuli egin behar izango du. Erabiltzailea irakurgailuaren funtzionamenduan akatsen bat somatuz gero, berehala ohartarazi egingo die liburutegiko langileei.

 ZIGORTZEKO ARRAZOIAK HAUEXEK IZANGO DIRA:

  • Irakurgailua eta bere osagarriak berandu itzultzea. Atzerapen egun bakoitzeko mailegu zerbitzuan horrenbesteko egunekin zigortua izango da.
  • Ez itzultzea irakurgailua eta/edo osagarriak. Kasu honetan irakurgailua eta bere osagarriak egoera onean ekarri behar izango ditu edo lapurretaren kasuan material berrezarri behar izango du.
  • Kalteak sortzea erabilera okerraren ondorioz. Beharrezkoa izango da material leheneratu maileguan jaso zuen egoera berean.
  • Gailuan konfigurazio aldaketak egitea. Gailu hauen mailegatzeko ezgaitasuna dakar honek.

Liburutegiak eskubidea izango du behar diren neurriak hartzeko, Arautegi hau bete ezean.

2012/05/09

Ipuin Kontalaria - Cuentacuentos

11 de mayo - 17:30 h.

Cuentacuentos en la biblioteca
Cataplina Encuentada : "Where the wild things are"
En castellano e inglés
Para niños de 3 a 6 años

Maiatzak 11 - 17:30 h.

Ipuin kontalaria Liburutegian

Cataplina Encuentada: "Where the wild things are"

Gaztelaniaz eta ingelesez
3 eta 6 urte bitarteko umeentzat

2012/05/08

Zineforuma - Cine forum

Proyección de la película "2012, el fin del mundo" y coloquio con expertos: Félix Linares, Javier Armentia (director del Planetario de Pamplona) y Ana Morales (antropóloga maya)

"2012, el fin del mundo" filmaren proiekzioa eta elkarrizketa adituekin: Felix Linares, Javier Armentia (Iruñako planetarioko zuzendaria) eta Ana Morales

Eguna / Día: maiatzak 8 mayo
Ordua / Hora: 19:00
Tokia / Lugar: Palacio Olaso Jaurgia

2012/04/30

Ikasgelak - Salas de Estudio

SÁBADOS - SALAS DE ESTUDIO

5, 12, 19, 26 MAYO - 2, 9, 16, 23 JUNIO

HORARIO: 9:10 H. - 13:50 H.

(Solo se abren las salas de estudio, no se prestan ni se recogen libros. En la zona Infantil no hay ningún tipo de servicio)


IKASGELAK LARUNBATETAN

MAIATZAK 5, 12, 19, 26  - EKAINAK 2, 9, 16, 23

ORDUTEGIA: 9:10 H. - 13:50 H.

(Ikasgelak bakarrik zabaltzen dira, ezin da libururik mailegatu edo utzi. Umeentzat ez dago inolako zerbitzurik)

2012/03/28

Martxoak 29 - 29 de marzo

Bihar, martxoak 29, liburutegia itxita egongo da

Mañana, 29 de marzo, la biblioteca estará cerrada

2012/03/15

CUENTACUENTOS
en la Biblioteca

IPUIN KONTAKETA 
Liburutegian


DÍA /EGUNA: 16 de marzo, viernes / Martxoak 16, ostirala
CONTADORA / KONTALARIA: Rosa Mª Martínez
LUGAR / TOKIA:  Biblioteca Municipal / Udal Liburutegia
Hora / ORDUA: 17:30

Organizadora/Antolatzailea: Ludoteca Municipal/Udal Ludoteka

                              

2012/03/13

Oharra - Aviso

Oharra: Gaur, Martxoak 13, liburutegia itxita egongo da arratsaldez

Aviso: Hoy, 13 de marzo, la biblioteca estará cerrada por la tarde